Azeri

Artikulu hau ugaztun ezagunari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Azeri (argipena)».
Vulpes vulpes azeri gorria.

Azeriak edo Lukiak (Bizkaiko gune batzuetan) tamaina txiki-ertaineko ugaztun orojaleak dira. Canidae familia barruan hainbat generotako espezieak barneratzen ditu azeri terminoak. Azerien taldean sailkatu diren animaliek burezur laua, belarri triangeluar tenteak, mutur nabarmena eta buztan iletsu luzea dituzte ezaugarri bezala[1].

Azeri izenez ezagutzen diren espezieen barruan, 12 espeziek “benetako azerien” talde monofiletikoa osatzen dute, Vulpes generoan sailkatzen direnak. Beste 25 espezie, gaur egungo eta iraungitako espezieak, beste bi talde parafiletikotan  sailkatzen dira: Hego ameriketako azerien taldean eta beste talde periferiko batean[2].

Distribuzioari dagokionean, Antartikan izan ezik, beste kontinente guztietan bizi dira azeriak. Hala ere, azeri espezie hedatuena Vulpes vulpes espeziea da, azeri gorria izenaz ere ezagutzen dena. Espezie honek 47 subespezie ditu, eta ondorioz, azeri espezie arruntena bezala ezagutzen da. Azerien distribuzio zabalak eta haien maltzurkeria ospeak, animalia talde honen nagusitasunean eragin du, mundu mailako gizarte herri eta eta kulturetan protagonismoa lortuz.

  1. Macdonald, David Whyte; Sillero-Zubiri, Claudio. (2004). The biology and conservation of wild canids. Oxford University Press ISBN 978-0-19-851555-5. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  2. Lloyd, H. G.. (1981). The red fox. (2. impr. argitaraldia) Batsford ISBN 978-0-7134-1190-4. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne