Azkaban aztien munduko kartzela da. Bertan bizi diren gehienak erotuta bukatzen dute dementorak direla eta. Hauek oroitzapenak lapurtzen dizkiete apurka-apurka. Azkaban Ipar Itsasoan kokatuta dagoela esaten dute, eta Harry Potterren bosgarren pelikulan ikusten denez, eraikin beltz bat da triangelu itxurakoa.