Azpikultura

Kubako punkaren azpikultura berezia.[1]

Azpikultura terminoa soziologian eta antropologian erabiltzen da portaera eta sinesmen multzo adiezgarri bat duen pertsona-talde bat definitzeko. Ezaugarri horiek partaide diren kultura nagusiaren barruan desberdintzen ditu.[2]

Azpikultura kideen adinetik, talde etnikotik edo generotik abiatuta eratu daiteke. Azpikultura bat agertzea eragiten duten ezaugarriak estetikoak, politikoak, sexualak edo haien arteko konbinazioa izan daitezke. Azpikulturak, maiz, dagokien kultura nagusiaren balioen aurka daudelakoan definitzen dira, nahiz eta definizio hori ez dagoen unibertsalki onartua, azpikulturaren eta kulturaren artean ez baita beti erabateko aurkakotzarik gertatzen.

  1. (Ingelesez) «The unique subculture of Cuban punk» Penn Today.
  2. (Gaztelaniaz) Arce Cortes, Tania. (2008). «Subcultura, contracultura, tribus urbanas y culturas juveniles: ¿homogenización o diferenciación?» Revista Argentina de Sociología (Universidad Iberoamericana): 257-271. ISSN 1667-9261..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne