Aztegieta | |
---|---|
Euskal Herria | |
Aztegietako eliza, bere ezkerrean etxebizitzen bloke modernoak eta eskuinean herri tradizionala. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Gasteiz |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°51′40″N 2°43′50″W / 42.8611°N 2.7306°W |
Aztegieta[1] (Asteguieta gaztelaniaz) Gasteizko udalerriko (Araba) mendebaldeko herri eta kontzeju bat da. 1975 arte Foronda udalerriaren barruan egon zen.
Gasteizko hirigunearen ipar-mendebaldean dago, Zadorra ibaiaren ondoan. Iparraldean Andetxarekin egiten du muga, hegoaldean Krispiñarekin, ekialdean Gasteizko hirigunearekin, eta mendebaldean Eztarroarekin.
Aipatzekoa da Andre Mariaren eliza. Eraikuntza gotikoa da, baina badu leiho erromaniko bat.[1]