Azterketa (ebaluazioa)

Ikasle batzuk azterketa bat egiten.

Hezkuntzan eta beste zenbait arlotan, azterketa, proba edo etsamina ikasle nahiz beste pertsonen ezagutzak eta trebeziak ebaluatzeko erabiltzen den proba mota bat da, normalizatua eta uniformea azterketa burutzen ari diren guztientzat. Hezkuntzaz gainera, azterketak lanpostuetarako lehiaketetan (Enplegu Publikorako Eskaintza batean, esaterako) eta zertifikazio-arloan ere (EGA azterketa, esaterako) erabiltzen dira.

Gehienetan, hainbat galdera edo ataletan banatzen da eta ikasle edo hautagai bakoitzak galdera horiek zuzen erantzun edo lortutako gaitasunak erakutsiz garatu behar ditu. Proba amaitutakoan, irakasleak edo azterketa ebaluatzeko aukeratutako pertsonak azterketa zuzendu, ebaluatu eta kalifikazio bat jartzen dio, haren jakite mailaren eta gaitasunen erakusgarri dena. Ohikoa da, kalifikazio kuantitatibo batekin batera, azterketa gainditua edo gainditu gabe erara ebaluatzea eta gainditu gabe izanez gero, ikasleak berriz ere azterketa egin beharko du, beste momentu batean, halako batean bere jakite maila egiaztatzeko.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne