BSD

BSD
Datuak
Izen laburraBSD
MotaUnixa
Erabilitako hizkuntzaingeles
Historia
Sorrera1977
AurrekoakUnix
Ondorengoak386BSD (en) Itzuli, BSD/OS (en) Itzuli, DEMOS (en) Itzuli eta NetBSD

Berkeley Software Distribution edo BSD sistema eragile bat da Unix-etik eratorritakoa, 1977tik 1995era bitartean Kaliforniako Unibertsitatean (Berkeley) garatu zena[1].

Unix sistemaren lehenengo urteetan, sortzaileek, AT&T konpainiako Bell laborategiek, telekomunikazioen monopolioa zuten AEBetan; beraz, informatika-sektorean irabaziak lortzea ezinezkoa zen.[2]Hala eta guztiz ere, Kaliforniako Unibertsitateari (Berkeley) zein zenbait unibertsitateri iturburu-kodea erabiltzeko eta bere beharretara egokitzeko baimena eman zieten.

1970eko eta 1980ko hamarkadetan, Berkeleyk aipatutako sistema erabili zuen sistema eragileei buruzko ikerketak egiteko. Baina AT&T-k, arrazoi komertzalak zirela eta, unibertsitaterari erabilera-baimena kendu zionean, unibertsitateak Unix sisteman oinarritutako bertsio bat sortzea sustatu zuen, haiek egindako ekarpenak erabiliz.[3] Hortaz, iturburu-kodea berridazteko erabakia hartu zen, gaur egungo BSDetan AT&T-k sortutako Unix kodearen lerro bakar bat egon ez zedin. Erabaki horrek sistema helburu akademikoetarako banatzea ahalbidetu zuen; eta denbora baten buruan, kopiari, banaketari edo aldaketari buruzko murrizketak ahalik eta gehien murriztea eragin zuen.

Unibertsitateak sortutako BSDa zaharkituta dago. Izan ere, gaur egun, BSD terminoa Berkeley Software Distributionetik eratorritako sistema eragile multzoari dagokio.

Berkeleyk garatutako sistemaren ondorengo sistema eragile batzuk SunOS, FreeBSD, NetBSD eta OpenBSD dira. Hauek, era berean, zenbait sistema eragile jabe erabili dituzte. Esate baterako, Apple-ren macOS eta iOS sistemak horietatik eratorriak dira[4], Microsoft Windowsek bere TCP/IP kodearen zati bat erabiltzen zuen[5], eta FreeBSD kodea PlayStation 4[6] eta Nintendo Switch[7][8] sistemetako sistema eragilea sortzeko ere erabili zen.

Horrez gain, BSDek ere ekarpen handiak egin ditu sistema eragileen arloan, hala nola:

  • Eskariaren arabera orrikatutako memoria birtualaren erabilera.
  • Lanen kontrola.
  • Fitxategi-sistema azkarra (Fast File System, FFS).
  • TCP/IP socketen protokoloa, Interneten oinarria osatzen dutenak. (TCP inplementazio gehienak 4.4 BSD-Lite-tik eratorriak dira).
  1. (Ingelesez) «Why you should use a BSD style license for your Open Source Project» FreeBSD Documentation Portal (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  2. Kersken, Sascha. (2009). IT-Handbuch für Fachinformatiker der Ausbildungsbegleiter ; [EDV-Grundlagen, Netzwerktechnik, Programmierung ; praxisorientiertes Lehr- und Nachschlagewerk ; für Fachinformatiker der Bereiche Anwendungsentwicklung und Systemintegration. ] (4., aktualisierte und erw. Aufl. argitaraldia) ISBN 978-3-8362-1420-9. PMC 426147034. (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  3. «Groklaw - AT&T-Regents of the U. of California -- The 1983 Educational License - PDF and text» www.groklaw.net (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  4. «BSD Overview» developer.apple.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  5. «Anti-Myths: Actually, Windows DOES use some BSD code [LWN.net»] web.archive.org 2018-03-25 (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  6. «Open Source Software used in PlayStation®4» web.archive.org 2017-12-12 (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  7. «任天堂製品に関連するオープンソースソフトウェアのソースコード配布ページ|サポート情報|Nintendo» web.archive.org 2020-07-26 (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  8. «Nintendo Switch runs FreeBSD - FreeBSDNews.com» web.archive.org 2020-07-26 (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne