Babelgo dorrea | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Pieter Bruegel Zaharra |
Sorrera-urtea | 1563 (egutegi gregorianoa) |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Babelgo dorrea Pieter Bruegel Zaharraren konposizio bat da, hiru olio-margolanez osatua. Horietako lehenengoa bolian pintatutako miniatura bat zen eta Bruegelek Erroman zegoela margotu zuen. Hori, ordea, galdu egin da.[1] Iraun duten bi margolanek Babelgo dorrearen eraikuntza erakusten dute.
Dorre hori, Hasieraren arabera, gizateria elebakar eta bateratu batek sortu zuen, haien aintzaren erakusgarri eta sakabana ez zitezen. "Gero, esan zuten: «Ea, eraiki ditzagun hiri bat eta zerurainoko dorre bat. Ospetsu egingo gara eta ez gara munduan zehar barreiatuko»" (Hasiera 11:4). Lehen planoko pertsona litekeena da Nimrod izatea, ustez Dorrea eraikitzeko agindu zuena.[2]