Back to the Future (euskaraz "Etorkizunerako Itzulera") Robert Zemeckisek 1985ean zuzendutako estatubatuar zientzia-fikziozko filma da. Steven Spielbergek ekoiztua, Marty McFly, 1985etik 1955ra istripuz bidaia egiten duen nerabea, du pertsonai nagusia. Dr. Emmett "Doc" Brown zientzialariaren laguntzari esker, etxerako bidea bilatu behar du.
Nolabaiteko antzekotasuna duten Real Genius, My Science Project eta Weird Science zientzia-fikziozko nerabe komedia filmeekin batera urte berean estreinatu zen.
Filmak frankizia bat sortu zuen: Back to the Future Part II eta Back to the Future Part III filmak, telesailak eta zenbait bideo-joko egin zituena.