Baefra | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. XXVI. mendea | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||
Heriotza | K.a. XXVI. mendea ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Dyedefra | ||
Haurrideak | |||
Leinua | Egiptoko IV. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa |
Baefra, Baka edo Bakara ere deitua, Egiptoko IV. dinastiako faraoi bat izan zen. Bere erregealdia, K.a. 2521etik K.a. 2514 arte hedatu zen. (von Beckerath).
Manetonek, Baefrari buruz, edo, berak idatzi zuen bezala, Bikerisi buruz, Ratoisesen ondorengo eta Seberkeresen aurrekoa izan zela idatzi zuen, Sexto Julio Afrikanoren arabera Sinzeloren bertsioan, eta 22 urteko erregealdia izan zuela. Eusebio Zesareakoak ez du aipatzen, errege hauei dagokienez, garrantzizko gertaerarik ez dela geratu esanez.
Ia ez dago errege honi buruzko informaziorik, eta, uste denez, bere erregealdia nahiko laburra izan zen, urte bete baino gutxiagokoa. Keops eta Meririten ustezko semea. Bere anaiak, Dyedefra, Kefren eta Dyedefhor izango lirateke, Wadi Hammamateko harkaitz batean dagoen inskripzio batek, Inperio Berriaren erdialde inguruan datatua dagoena, aipatzen ditu eta Baefra, Kefrenen ondorengo bezala adierazten du.