Bai (hizkuntza)

Baia
Baip‧ngvp‧zix
Datu orokorrak
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
Sino-Austronesian (en) Itzuli
sino-tibetar hizkuntzak
makrobai hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
Glottologbaic1239
Linguist Listbaii
Artikulu hau hizkuntzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «bai».

Baia edo baipa sino-tibetar hizkuntza bat da. Txinako hego-mendebaldean hitz egiten da, bereziki Yunnango probintzian. Milioi bat hiztun inguru ditu, eta hiru dialekto nagusi:

  • Jianchuana edo bai zentrala.
  • Dalia edo hegoaldeko baia.
  • Bijianga edo iparraldeko baia.

Jianchuana eta dalia hurbilago daude beren artean, eta bi barietateen hiztunek egokitze-hilabete bat igarota elkar ulertzen dute. Bijianga dibergenteagoa da, eta beste barietateetatik urrunago dagoela dirudi.

Historikoki, Daliko erresumak (937-1253) bai hizkuntzan rol nabaria izan zuen, haren bitartez hedatu baitzen baia Txinako hegoaldean.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne