Baise-moi (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2000 |
Izenburua | Baise-moi |
Jatorrizko hizkuntza | frantsesa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | female buddy film (en) ![]() ![]() ![]() |
Iraupena | 74 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Baise-moi (en) ![]() |
Grabazio lekua(k) | Marseilla |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Virginie Despentes Coralie Trinh Thi |
Gidoigilea(k) | Virginie Despentes Coralie Trinh Thi |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Philippe Godeau |
Konpainia ekoizlea | Pan-Européenne (en) ![]() Canal+ |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Frantzia |
Argumentu nagusia | Mendekua |
baise-moi.co.uk | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Baise-moi 2000ko Virginie Despentes eta Coralie Trinh Thi frantziar zinema zuzendarien thriller filma da,[1] Virginie Despentesen izen bereko eleberrian oinarrituta. Karen Lancaume eta Raffaëla Anderson aktoreek antzeztu zuten.
Biarritzen, Bordelen, Lyonen eta Marseillan grabatu zuten. Frantziako Gobernuak X mailan sailkatu zuen. Filma 2000ko uztailean mustu zen, eta estreinaldi hartan Frantziako hirurogei zinema-aretotan eman zuten. Nolanahi ere, hasiera batean baimen guztiak zeuzkan filma polemika-iturri bihurtu zen estreinatu eta berehala: zinema-kritikariek gehiegikeriatzat jo zuten, eta hainbat elkarte feminista, talde katoliko kontserbadoreak eta eskuin-muturreko militanteak filmaren kontra agertu ziren; Nouvel Observateur egunkarian Sexe, violence, le droit d’interdire («Sexua, indarkeria, debekatzeko eskubidea») izenburupean argitaratutako editorialak lagunduta, estreinalditik hiru egunera filma zentsuratzea lortu zuten. Frantziako Estatu Kontseiluak onartu egin zuen filmak emakumeek jasaten duten indarkeria salatzeko helburua zuela, baina ikusleek irakurketa pornografikoa egin zezaketela iritzi zion, eta filma zabaltzea debekatu zuen.[1]