Bakaiku | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Bakaikuko kale bat. | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Iruñea | ||
Eskualdea | Burunda, Sakana | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Bakaiku | ||
Alkatea | Egoitz Urritza Lazkoz (EH Bildu) | ||
Posta kodea | 31810 | ||
INE kodea | 31044 | ||
Herritarra | bakaikuar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°53′26″N 2°06′08″W / 42.8906°N 2.1021°W | ||
Azalera | 11,7 km² | ||
Garaiera | 531 metro | ||
Distantzia | 42 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 340 (2024: −3) | ||
Dentsitatea | 2,91 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 60,53 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 105,26 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 76,92 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 9,04 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2] | % 64.3 + % 14.2 hartzaile (2021) | ||
Kaleko erabilera [3] | % |
Bakaiku[4] ([bakaiku]) Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Sakanako eskualdekoa, Burunda haranekoa. Iruñetik 45 kilometrora dago, itsas mailatik 519 metro gorago, eta 1.117 hektareako azalera hartzen du. Mugakide ditu iparraldean Ataun, ekialdean Etxarri Aranatz, mendebaldean Iturmendi eta hegoaldean Urbasa ditu mugak. 336 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.
Bakaiku Iruñetik Altsasura doan autobideak eta trenbideak zeharkatzen dute, eta herriaren erdigunetik pasatzen den N-240 errepideak. Burunda ibaiak (Arakil ibaia) ere zeharkatzen du herria.
Bakaikuk bi auzo nagusi ditu: errepideak zatitzen dituen Angoia eta Anbehea auzoak, hain zuzen. Errepidearen bazterretan daude dendak eta udaletxea. Herriaren iparraldean, ibaiaren bestaldean, industrigunea dago, eta hainbat baserri edo etxe solte ditu inguruan.