Balio efikaz

Elektrizitate eta elektronikan, tentsio edo korronte baten batezbesteko koadratikoari (ingelesez RMS, root mean square), balio efikaza edo balio eraginkorra deitzen zaio.

Korronte efikaza korronte alternoko periodo batean erresistentzia batek xahutzen duen potentzia elektrikoa xahutzeko, korronte konstantepean balego —korronte zuzena— erresistentzia horrek potentzia berdina xahutzeko beharko lukeen korronte konstantearen balioa da.

Era berean, tentsio efikaza korronte alternoko periodo batean erresistentzia batek xahutzen duen potentzia elektrikoa xahutzeko, tentsio konstantepean balego erresistentzia horrek potentzia berdina xahutzeko beharko lukeen tentsio konstantearen balioa da.

Magnitude bateko korronte elektriko batek bero kopuru berdina disipatzen du korrontearen norantza bata zein bestea izan; batazbesteko koadratikoa egiterakoan, korronteak —edo tentsioak— zeinu bat ala bestea izateak emaitza ez duela aldatuko ziurtatzen da.

Korronte aldakorra i(t) funtzio jarraitu bat izanik, balio efikaza hurrengoa da:

non korronte efikaza eta seinalearen periodoa diren.

Tentsioaren balio efikaza berdin kalkulatzen da:

non tentsio efikaza eta seinalearen periodoa diren.

Formula hauek edozein uhin formarentzat balio dute, uhin sinusoidalak izan ala ez, eta beraz edozein seinale elektrikorentzat balio dute —irrati seinaleak, audio eta bideo seinaleak, eta abar—.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne