Balkar herria | |
---|---|
Balkar etniaren kokapena Kaukasian | |
Biztanleak guztira | |
134.000 inguru | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Errusia 112.924 (2010[1])
Kazakhstan 1.798 (2009) | |
Hizkuntza | |
Karatxaiera-balkarera, errusiera | |
Erlijioa | |
Sunismoa | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Karatxaiak |
Balkarra[2][3](karatxaiera-balkareraz: малкъар, malqar singularrean; малкъарла, malqarla pluralean) Ziskaukasian bizi den turkiar herria da. Kabardinoekin batera Kabardino-Balkariako jatorrizko etnietako bat da. Errepublika autonomo horretako biztanleriaren %12,7 dira (2010[4]). Etnia, kultura era hizkuntzaren aldetik, balkarrak eta Karatxai-Txerkesian bizi diren karatxaiak herri bera dira[5]. Beren hizkuntza, karatxaiera-balkarera, turkiar familiakoa, mendebaldeko edo kiptxak taldekoa eta pontokaspiar azpitaldekoa da[6]
Alemania Naziarekin kolaboratu zutela leporaturik, 1944an balkarrak Erdialdeko Asia eta Siberiara deportatuak izan ziren. 1956 arte ez zitzaien itzultzeko baimena eman[7].