Bals

Fenakistiskopioa erabiliz bals baten erakusketa.
1816ko margoa balsaren 9 pausuak erakusten.
Danubio Urdina

Bals (alemanez walzer) areto dantza klasiko mota bat da, XIX. mendeko dantza ezagunena Europan. XVI. mendekoak dira haren lehendabiziko aipamenak, Austria eta Alemanian deskribatuta. XVIII. mendearen amaieran sortu zen egun ezagutzen dugun balsa, hasieran dantza ausart eta "ezmoral" gisa, goi-gizarteak dotoreziaren bereizgarri bihurtu zuen arte.[1] Vienan arrakasta handia izan zuen XVIII. mendearen amaieran, eta Johann Strauss hurrengo hamarkadetan bihurtu zen musika mota honen sortzaile handienetariko.

Denborak aurrera egin ahala munduko beste toki batzuetan ere euren mota berezia garatu izan dute, hala nola AEB, Peru, Mexiko eta Venezuelan.

  1. https://historia.nationalgeographic.com.es/a/vals-y-escandalo-baile-agarrado_12623

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne