Banana

Banana
baia, tropical and subtropical fruit (en) Itzuli, fruitu eta tropical fruit (en) Itzuli
Historia
Honen produktuaBananondo, Musa, Musa acuminata, Musa balbisiana eta banana tree (en) Itzuli
Banana azala kenduta eta kendu gabe.
Itxura ezberdineko banana mota batzuk.

Banana (Hego Euskal Herrian platanoa ere deitua) bananondo edo platanondo izendatutako Musa generoko landare-espezie batzuek ekoizten duten fruitua da. Jatorriz, landareak Hego-ekialdeko Asia eta Australiakoak dira, baina, egun, tropiko osoan landatzen dira.

Bananondoak Musaceae familiako landareak dira. Nahiz eta lehen begiradan zuhaitzak direla iruditu, bananondoak hosto iraunkorreko landare belarkarak dira. Ez daukate benetako zurtoinik; horren ordez, hosto gogorrez eratutako sasi-zurtoina eratzen dute, zenbait espezietan 2 eta 8 metro artekoa izan daitekeena. Hosto handiak dauzkate, 3,5 metrora artekoak. sasi-zurtoin bakoitzak banana hori, berde edo gorrien sorta bat ekoizten du; ondoren, hil egiten da, eta, sasi-zurtoin berri bati, leku egiten dio.

Gaur egun, banana ia guztiak fruitu antzuak dira, hazi emankorrik sortzen ez dutenak, eta bi basa-espezietakoak dira: Musa acuminata eta Musa balbisiana. Landutako banana gehienen izen zientifikoa Musa × paradisiaca da, Musa acuminata × M. balbisiana hibridoa, osaera genomikoaren barietate izendapen ezberdinekin edo landaketekin.

Platanoek (mila barietate baino gehiago ezagutzen dira) bi forma nagusitan ematen diete jaten giza populazio handiei:

  • Postre-platanoak edo gozoak, gordinik jaten dira nagusiki eta fekularen zati handi bat azukre bihurtuta; cavendish barietatea nabarmentzen da, munduko ekoizpenaren % 47 hartzen baitu, gutxi gorabehera.
  • Kozinatzeko edo gisatzeko platanoak handiagoak dira, eta hainbat modutan kozinatuta jaten dira, hainbat barietaterekin, hala nola platano arra edo «pisang awak» delakoa Asian. Egosita, erreta edo frijituta jan ohi dira, helduak egon edo ez.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne