Banbu-basoko zazpi jakintsuak (txinera tradizionalez: 竹林七賢; pinyinez: Zhúlín Qī Xián) taoismotik gertu zegoen qingtan joerako filosofo, olerkari eta musikari talde bat izan zen. Jin dinastiaren garaiaren hasieran (265-420) bizi ziren, III. mendean. Aipatzen diren pertsonak benetan izan ziren baina ez dago oso garbi taldea benetakoa edo zerbait asmatutakoa izan ote zen. Talde honek Txinako kulturan, artean eta literaturan eragin handia izan du.[1]