Bandai | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | Bideo-joko garatzailea, filiala, negozioa eta ekoizlea |
Jarduera sektorea | video game industry (en) ![]() |
Herrialdea | Japonia |
Jarduera | |
Eskumendekoak | Bandai Visual (en) ![]() |
Enplegatuak | 810 (2018ko abuztua) |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Egoitza nagusi (2004–) | |
Legezko forma | kabushiki gaisha |
Jabea | Bandai Namco Holdings (en) ![]() |
Zeren jabe | Yutaka (en) ![]() |
Ekonomia | |
Irabazi garbia | 242,8 Miliar (2019) |
Ustiapen-mozkina | 21,7 Miliar (2019) |
Historia | |
Sorrera | 1950eko uztailaren 5a |
Sortzailea | Naoharu Yamashina (en) ![]() |
Sorlekua | Tokio |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() |
Bandai Co., Ltd. (japonieraz: 株式会社バンダイ Kabushiki gaisha Bandai ) jostailuak eta ekintza-figurak sortzen zituen japoniar enpresa multinazionala izan zen, Taitōn egoitza zuena. Kasu askotan, anime-sailetan oinarritutako salgaiak sustatzeko eskubide esklusiboak zituen; ospetsuenen artean Super Sentai, Godzilla, Gundam, Digimon, Sailor Moon, Saint Seiya, Dragon Ball, Kamen Rider edo One Piece zeuden. Gainera, Tamagotchiak merkaturatu zituen, eta beste eremu batzuetan ere badago, hala nola bideojokoen sorkuntzan eta banaketan.
PiP P!N kontsola garatu zuen, eta haren ezaugarri nabarmenetako batzuk ziren CD irakurgailua zuela eta erabiltzen ez zenean gamepada uzteko sistema bitxi bat zuela.
2005ean Namco bideojoko enpresa japoniarrarekin bat egin zuen Bandaik: operazioaren balioa 170.800 milioi yen izan zen (1261 milioi euro baino gehiago). Bat-egiteak Namco Bandai Holdings izena eman zion enpresari.[1]