Bangladeshko Askapen Gerra | |
---|---|
![]() Erlojuaren orratzen norantzan goiko ezkerretik; Intelektual Martirien Monumentua, Bangladeshko Indarren obusa, Pakistanen errendizioa Indiako eta Bangladeshko Indarrei, PNS Ghazi-a. | |
Data | Martxoaren 26tik Abenduaren 16, 1971 |
Emaitza | Bangladeshen independentzia |
Bangladeshko Askapen Gerra (bengaleraz: মুক্তিযুদ্ধ, múkti yúdjo, mukt̪iɟud̪d̪ʱo ahoskatua; euskaraz: «askapen-borroka») Pakistango domeinutan jazo zen Mendebaldeko Pakistanen (egungo Pakistan) eta Ekialdeko Pakistanen (1971tik Bangladesh) arteko gerra zibila izan zen, 1971ko martxoaren 16tik 1971ko abenduaren 17a arte garatu zena.
Gerra, Ekialdeko Pakistanen, Mukti Bahini (askatasunaren borrokalariak) mugimenduak zuzendutako matxinada gisa hasi zen. Indiak matxinadari emandako laguntza zela eta, India eta Pakistanen arteko gerran amaitu zuen (1971ko India-Pakistan Gerra), eta, delakoan, Indiako Armadak eta Ekialdeko Pakistangoak, modu erabakigarrian, Mendebaldeko Pakistango indarrak garaitu zituzten mendebaldera lekualdatuta. Gerrak Ekialdeko Pakistanen independentziarekin amaitu zuen Bangladesh izeneko nazio berri gisa[1].
Jakintsuen artean, adostasuna dago Bangladeshko askapen gerran gertatutako gertaerak genozidioa direla esaterakoan[2].