Barghawata Konfederazioa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
744 – 1058 | |||||||
Monarkia | |||||||
Barghawata Konfederazioa (urdinez) | |||||||
Geografia | |||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Amazighera | ||||||
Erlijioa | Islam sinkretiko eta khawarijak | ||||||
Historia | |||||||
|
Barghawata edo Berghawata[1] antzinako emirerri bereber bat izan zen, 744. urtean sortua. Tamesna eskualdean, Berbereen Matxinada Handiaren ondorioz sortu zuten. Herri honen bigarren erregeak, Salih ibn Tarifek, bere burua mahdi izendatu zuen erlijio berri bat sortuz, eta berbere barghwatiarrak atxiki zitzaizkion. Hori zela eta, inguruko dinastiek heresia leporatu zieten, doktrina berriak islama eta bertoko sinesmenak uztartzen baitzituen. Emirerriak idristarren, fatimatarren, ziritarren eta almorabideen erasoei aurre egin behar izan zien, baina azkenean Abd al-Mumin kalifa almohadearen armadaren aurrean erori zen 1149an.