Barietate

Taxonomia maila nagusiak
(tarteko mailak ez dira ageri)

Barietatea[1] (latinez varietas, laburtuta var.) espeziea eta azpiespeziea baino maila taxonomiko txikiagoa da, baina forma baino handiagoa, batez ere botanikan erabiltzen dena. Espezie barnean bereizgarri berak dituzten banakoek osatzen duten multzoa da.

Ez da nahastu behar kultibar terminoarekin, barietatea “naturala” baita eta sailkapen zientifikoan erabilia, eta kultibarra “artifiziala” baita, lorezaintzan eta baratzezaintzan erabilia. Hala ere, hainbat sektoretan ohitura dago barietate erabiltzea kultibar baino, nahiz eta okerra izan, adibidez mahastizaintzako mahats barietateak.

  1. Barietate Euskaltzaindiaren hiztegian.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne