Barne-belarri | |
---|---|
![]() | |
Xehetasunak | |
Honen parte | belarria |
Konponenteak | Koklea belarriko bestibulua Hodi erdizirkularrak Leiho obala Leiho biribila labyrinth (en) ![]() |
Artikulazioa | Erdi belarria |
Arteria | Barneko entzumen-arteria |
Identifikadoreak | |
Latinez | auris interna |
MeSH | A09.246.300 |
TA | A15.3.03.001 |
FMA | 60909 |
Terminologia anatomikoa |
Barne-belarria[1] edo labirintoa transdukzio mekanikoaren bidez entzumen eta azelerazioen informazioa ekintza potentzialetan bihurtu eta nerbio sistema zentralera (NSZ) bidaltzen duen egitura da. Hezur tenporalak babesten du, eta bi zati funtzional ditu: Konduktu erdizirkularrak, eta sakulu eta utrikulua azelerazio angeluar eta linealaren informazioa jaso, hurrenez hurren, eta NSZ-era bidaltzen dute nerbio bestibularraren bidez; kokleak erdiko belarritik datorren soinuaren bibrazioaren transdukzioa burutu eta NSZ-era bidaltzen du nerbio koklearraren bidez. Transdukzio mekanikoa zelula ziliatuek burutzen dute. Kokleak egokitzapena aurkezten du estimulu luzeen aurrean, eta anplifikatu egiten ditu seinale ahulak.