Barrokoa aro kulturala izan zen, XVI. mendearen amaieratik XVIII. mendearen erdialdera arte Europan eta haren eraginpeko herrialdeetan eman zena. Literaturan, eskulturan, margolaritzan, arkitekturan, dantzan eta musikan eragin zuen, garai artistiko berezi bat eratuz.