Bart Albert Liliane De Weber (Mortsel, 1970eko abenduaren 21a) flandriar politikaria da. Belgikako lehen ministroa da 2025eko otsailetik.
Nieuw-Vlaamse Alliantie flandestar alderdi nazionalistako kidea da. Belgikako hauteskunde federalak irabazi zituen 2010ean, baita hiru hauteskunde garrantzitsuak ere. 2024ko hauteskundeen eta zortzi hilabeteko negoziazioen ondoren, Belgikako lehen ministro karguaren zina egin zuen 2025eko otsailaren 3an.
Anberesko alkate izan zen 2013tik 2025era, eta diputatu ere izan zen Belgikako parlamentuan eta Flandriako parlamentuan.