Bartholomeus Spranger | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Anberes, 1546ko martxoaren 21a (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | Habsburg Netherlands | ||
Talde etnikoa | Flandriarra | ||
Heriotza | Praga, 1611ko abuztua (65 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Joachim Spranger | ||
Ezkontidea(k) | Christine Spranger (en) (1582 - | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | margolaria, grabatzailea, marrazkilaria, akuafortista, eskultorea eta artista bisuala | ||
Lantokia(k) | Anberes Paris Lyon Milan Parma Erroma Viena Praga Amsterdam Haarlem Anberes Kolonia eta Praga | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Mugimendua | Northern Mannerism (en) | ||
Genero artistikoa | margolaritza mitologikoa erretratua |
Bartholomeus Spranger edo Bartholomaeus Spranger (Anberes, 1546ko martxoaren 21a - Praga, 1611ko ekainaren 27a) flandriar margolari, marrazkilari eta eskultorea izan zen.
Jan Mandijn, Frans Mostaert eta Cornelis van Dalemen ikaslea izan zen. Parisen, Milanen, Parman eta Erroman lan egin zuen. Pio V.a aita santuak gorteko margolari izendatu zuen 1570ean.
Maximiliano II.a enperadoreak Vienan eskatu zuen 1576an, baina handik gutxira hil zen. Sprangerrek Pragako Rodolfo II.a enperadorearen gortean jarraitu zuen lanean. Harreman pertsonala izan zuten biek, eta elkarrizketa ugari izan zituzten. Sprangerrek margolan mitologiko ugari eman zizkion biluziekin eta propaganda-lanekin. Gizon aberats bihurtu zen eta noblezia titulua jaso zuen.
Biluzik egindako margolan mitologikoak egin zituen, enperadorearen ideia filosofiko esoterikoekin lotutakoak askotan. Estiloa iparraldeko manierismoarena izan zen, eta herbeheretar eta italiar eraginak nahastu zituen.