Basarto

Basarto
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaPoales
FamiliaPoaceae
LeinuaAndropogoneae
GeneroaSorghum
Espeziea Sorghum bicolor
Moench, 1794
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuaksorghum (en) Itzuli eta sorghum oil (en) Itzuli
BasionimoaHolcus bicolor
Genomaren kokapenaplants.ensembl.org…

Basarto edo sorgoa (Shorgum bicolor) Shorgum[1] (/ˈsɔːrɡəm/) generoko graminea da, Poaceae familiakoa. Bere fruituak irina egiteko, gizakien eta animalien elikadurarako eta etanola ekoizteko erabiltzen da. Basartoa Afrikan sortu zen, eta, gaur egun, eskualde tropikal eta subtropikaletan asko lantzen da[2]; Afrikan, Erdialdeko Amerikan eta Asiako Hegoaldean oso landare garrantzitsua da, eta, bere produkzioan oinarrituta, munduko bosgarren zerealetik erabiliena. Basarto eta sorgo izenez gain, baditu beste izen batzuk: artatxiki handia[3], erratz-artoa[4] ginea artoa[5], durra[6], imphee[7] kafir, mtama, jowar[8] miloa[9] edo kaolianga esaterako. Basartoa da munduko bosgarren zereal-laborerik garrantzitsuena arroza, garia, artoa eta garagarraren atzetik; 2021ean urtean, 61.000.000 tonako ekoizpen globala izan zuen[10]. Basartoa urtekoa da, normalean, baina laborantza batzuk iraunkorrak dira. 4 metrotik gorako altuera izan dezaketen multzoetan hazten da. Alea txikia da, 2 eta 4 milimetro bitarteko diametrokoa. Basarto gozoak, batez ere bazka, almibarretan eta etanolerako hazten diren basarto-laboreak dira, eta alerako hazitakoak baino altuagoak dira[11][12].

Lantzen den espeziea Sorghum bicolor da; haren senide basatiak Sorghum genero botanikoa osatzen dute. Urteroko landare gisa erabiltzen da, nahiz eta tropikoetan uzta bat baino gehiago eman dezakeen, eta, berez, ez da urtero hiltzen.

Afrikako ekialdean du jatorria, orain dela 5000 urte inguru Etiopian landatzen hasi zenean. Leku lehor eta beroetara ondo moldatuta dago, baita ingurune kutsatuetara ere.

  1. USDA, NRCS (n.d.). "Sorghum bicolor". The PLANTS Database (plants.usda.gov). Greensboro, North Carolina: National Plant Data Team. Retrieved 2 February 2016.
  2. Dillon, Sally L.; Shapter, Frances M.; Henry, Robert J.; Cordeiro, Giovanni; Izquierdo, Liz; Lee, L. Slade. (2007-10). «Domestication to Crop Improvement: Genetic Resources for Sorghum and Saccharum (Andropogoneae)» Annals of Botany 100 (5): 975–989.  doi:10.1093/aob/mcm192. ISSN 0305-7364. PMID 17766842. PMC 2759214. (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
  3. BSBI List 2007 (xls) Botanical Society of Britain and Ireland. Archived from the original (xls) on 2015-06-26. Retrieved 2014-10-17.
  4. (Ingelesez) «Definition of BROOMCORN» www.merriam-webster.com 2023-12-07 (Noiz kontsultatua: 2024-01-20).
  5. (Ingelesez) «Definition of GUINEA CORN» www.merriam-webster.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-20).
  6. (Ingelesez) «Definition of DURRA» www.merriam-webster.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-20).
  7. (Ingelesez) «Definition of IMPHEE» www.merriam-webster.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-20).
  8. «jowar» The Free Dictionary (Noiz kontsultatua: 2024-01-20).
  9. (Ingelesez) «Definition of MILO» www.merriam-webster.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-20).
  10. (Ingelesez) Food and Agriculture Organization. 2024-01-12 (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
  11. "Grassland Index: Sorghum bicolor (L.) Moench".
  12. (Indonesieraz) «RODA4D : Link Situs Toto Togel Terbaik No 1 di Indonesia» SITUS TOTO (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne