Himenioa, himenoforo deituriko ehun mizeliar batean kokaturik dago. Bertan, himenioa egitura orridun, porodun edo horzdunetan aurki genezake. Himenio-gune hau egitura desberdinetaz osaturik dago;
Probasidioa: Basidio bihurtuko den zelula da. Basidiokarpoko mezelioko zelula guztien antzera, probasidioak gameto arraren eta emearen nukleoak banatuta izango ditu barnean. Zelula hau horrela jarrituko du kariogamia heldu arte.
Basidioa: Kariogamia pairatu duen zelula da. Kariogamiaren ondorioz (bi nukleoen arteko ernalketa) zelula diploide bat lortuko du. Honek, bi zatiketa zelular izango ditu, basidiosporetan eraldatuko diren lau zelula haploide lortuz.
Zistiodioak: Himenio-guneko basidioak babesteko eta basidiosporak askatzen laguntzeko agertzen diren egitura antzuak dira.
Egitura hauen eta basidiosporen tamaina, forma eta kopurua ezaugarri taxonomiko moduan erabiliko dira onddo basidiomikotoen artean.