Batman 1989ko Tim Burton estatubatuar zinema zuzendariaren superheroi ekintza filma bat da. DC Comics argitaletxea eta Bill Finger eta Bob Kane komikigileen Batman superheroiaren komikietan oinarritua dago. Bertan, Jack Nicholson, Michael Keaton, Kim Basinger, Robert Wuhl, Pat Hingle, Billy Dee Williams, Michael Gough eta Jack Palance aktoreek antzeztu zuten.
Filma honek Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Anton Furst eta Peter Young) irabazi zuen.
Filma honek izandako arrakastari esker beste hainbat jarraipen pantailaratu izan dira: Batman Returns (1992), Batman Forever (1995), Batman & Robin (1997), Batman Begins (2005), The Dark Knight (2008) eta The Dark Knight Rises (2012).