Batzarra edo biltzarra (erdaren eraginez zenbaitetan asanblada edo asanblea deitua) erakunde batek erabakiak hartzeko egindako bilera da; hedaduraz, kide horiek osatutako erakundea bera. Batzar irekia izan daiteke (edonork parte har badezake) edo itxia (kide jakin batzuek soilik parte har badezakete). Erabilera anitz ditu:
- Batzar Nagusiak, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-erakunde nagusiak, legegintza-boterea dutenak:
- Batzar Nagusia, merkataritza-elkarte batzuetako organo gorena, partaide guztiak biltzen dituena;
- Nazio Batuen Batzar Nagusia, Nazio Batuen organo nagusia;
- Euzkadi Buru Batzarra, EAJ alderdiaren organo nagusia;
- Katalan Batzar Nazionala, katalanez Assemblea Nacional Catalana.
- Batzarre, Nafarroa Garaiko alderdi politiko ezkertiar eta baskista. Jatorriz, batzarre izena Gipuzkoako eta Nafarroa Garaiko zenbait herritako hizkeretan batzar hitzak hartu duen forma da.