Bayudako basamortua | |
---|---|
![]() | |
Mota | mendikate |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 18°N 33°E / 18°N 33°E |
Bayudako basamortua (arabieraz: صحراء بيوضة) Sudango basamortu bat da, Khartumdik iparraldera dagoena. Bere iparraldean dagoen Nubiako basamortuarekin batera, Saharako basamortuaren ekialdeko zatia da. Mendebaldean Muqaddam uadiak mugatzen du, eta, iparraldean, ekialdean eta hegoaldean, Niloren meandro handiak, 4. eta 6. ur-jauzien artean sortzen dena. Hegoaldetik iparraldera doan Abu Dom uadiak Bayudako basamortua ekialdeko eremu bolkanikoaren eta mendebaldeko hareazko dunen artean banatzen du.