↑Euskaltzaindiaren 149. araua, Euskal Herri inguruko exonimoak. Kontuan izatekoa da arau horretan bertan lehentasuna ematen zaiola Bearno formari: aipatzen den lehenengo forma izateaz gain (hori alfabetoaren hurrenkeran ere halaxe litzateke, dena dela), eskualde izenaz beste, arau horretako gainerako toponimoetan Bearno da aukera bakarra (Castetnau-Camblong = Gazteluberri Bearno; Sauvaterre-de-Béarn = Salbaterra Bearno). Eta Euskal Onomastikaren Datutegian ere, Bearno formari ematen dio lehentasuna Euskaltzaindiak. Herritar izentzat ere, bearnotar arautu du Euskaltzaindiak, biarnotar aukera onartu gabe. Beraz, toponimoetarako terminologia lanik zorrotzena eskatzen duten lanetan —hala nola entziklopedietan— behintzat, Bearno ala Biarno jarri erabaki behar bada, badirudi lehenaren alde egin beharko litzatekeela.