Behe-ohola[1], baita ere errodapia, edarrapia edo zokaloa (Heg.)[2][3], horma baten oin eta barnealdean jartzen den zerrenda irtena eta garaiera gutxikoa da, marruskaduraren kontra paretak berak baino erresistentzia gehiago duena. Zurezkoak edo zeramikazkoak dira, normalean lurraren material berekoak, baina PVCzkoak ere badira merkatuan. Batzuetan, kable edo hodiak edukitzeko, ezkutatzeko, erabiltzen dira, batez ere etxebizitza ez diren eraikinetan, (bulegoetan, fabriketan, lantegietan eta abar).