Behistungo inskripzioa

Behistungo inskripzioa
سنگ‌نبشته بیستون
Behistun
Kokapena
Estatu burujabe Iran
ProbintziaKermanshah
Irango eskualdeaHarsin County
Kokapen fisikoaMount Behistun (en) Itzuli
Koordenatuak34°23′25″N 47°26′09″E / 34.39036°N 47.43589°E / 34.39036; 47.43589
Map
Historia eta erabilera
IrekieraK.a. VI. mendea
KomisarioaDario I.a
Izenaren jatorriaMount Behistun (en) Itzuli
Arkitektura
Materiala(k)kareharria
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(ii) eta (iii)
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-emateabilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Behistungo inskripzioa (persieraz بیستون) idazkera kuneiformearekiko Rosetta Harria Egiptoko hieroglifo idazkerarekiko den gauza bera da, hau da, galdutako idazkera bat deszifratzeko funtsezko agiria, testu berbera beste hizkuntza ezagunetan erakusten duena. Kermanxah probintzian dago, Irango mendebaldean. Persiako Dario I.a erregeak egin zuen.

Inskripzioak testu beraren hiru bertsio ditu, hiru idazkeraz eta hiru hizkuntzaz idatziak: antzinako persiera, elamita eta babiloniera. Britainiar armadako ofizial Sir Henry Rawlinsonek bi unetan transkribatu zuen, 1835 eta 1843an. Rawlinsonek antzinako persieraz idatzitako testu kuneiformea 1838an itzuli ahal izan zuen, eta elamdar eta babiloniar testuak, Rawlinsonek eta beste batzuek itzuli zituzten 1843 ondoren. Babiloniera akadieraren forma berantiarra zen, hizkuntza semitikoen taldekoa.

Behistungo inskripzioa UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 2006an. 187 hektareako babes gunea eta 361 hektareako errespetu gunea hartzen ditu.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne