Belar proventzalak (frantsesez: Herbes de Provence) Frantzia hego-ekialdeko Proventza eskualdeko belar lehorren nahasketa tipikoa da. Hasieran deskribapen terminoa besterik ez zen izan baina 70eko hamarkadan merkataritza-nahasketak izen honekin saltzen hasi ziren. Nahaste horiek, askotan, azarria, mendaroa, erromeroa, ezkaia, eta oreganoa izaten dute. Ipar Amerikako merkatuan labanda hostoak gehitzen dira. Belar nahasketa hau normalean plantxan eta erregosia egindako elikagaietan erabiltzen da.