Belaunketa landareen ugalketa asexual mota bat da, landare-amaren airetiko zati bat lur azpian sartu eta sustraiak garatzean beste landare berri bat sortzeko. Baratzezaintzan erabiltzen da teknika hau, batez ere landare zurkarak ugaltzeko aldaxkatzea zaila denean. Belaunketa uda amaieran edo udazken hasieran egin ohi da.
Landare batzuk berez belauntzen dira, adar batek lurra ukitu eta sustraiak geratzen dituenean. Gero, landare-amagatik banandu eta ondorioz landare berri bat sortzen da.
Teknika hau II. mendean deskribatu zen lehen aldiz, Katon Maior erromatarrak idatzi De agri cultura (Nekazaritzaz) lanean[1].
Mahatsondoa belauntzeari probenatzea deritzo, eta adar zatiari probena.