Belekthor I.a | |
---|---|
Legendarium | |
Argitalpena | |
Ageri den obrak | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Herrialdea | Gondor |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Aita | Hurin II.a |
Seme-alabak | ikusi
|
Belekthor I.a, Tolkienen legendariumean eta Eraztunen Jaunaren eranskinetan, Gondorreko hamabosgarren seneskal erregeordea da. Bere izena, sindarinezkoa da eta "Arrano Boteretsua" bezala itzul daiteke.
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2545. urtean jaio zen, Minas Tirithen, eta Hurin II.aren seme eta oinordekoa izan zen. Bere aitaren oinordeko bihurtu zen Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2628. urtean.
Bere erregealdian, Gondorreko ekialde eta hegoaldeko mugetako gerrak ez ziren amaitu.
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2655. urtean hil zen, 27 urteko gobernualdia eta 110 urteko bizitza izan ondoren. Bere oinordekoa, bere seme Orodreth Gondorrekoa izan zen.
Aurrekoa Hurin II.a |
Gondorreko Seneskal Erregeordea Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2628-2655 |
Ondorengoa Orodreth Gondorrekoa |