Belgikako errepide txirrindularitzako txapelketa

Niko Eeckhout, Belgikako txapeldunaren maillotarekin Omloop Het Nieuwsbladen 2007an.

Belgikako errepide txirrindularitzako txapelketa urtero Belgikako txapelduna nor izango den erabakitzeko ospatzen den txirrindularitza txapelketa bat da.

Urtero jokatzen da 1894tik. Titulua lasterketa bakar baten garaileari ematen zaio. Garaileak, Belgikako banderaren koloreak dituen maillot bat jasotzen du, errepide txirrindularitzako edozein probatan erabil dezakeena urte betez.

Lasterketa hau zenbait alditan ez da ospatu: 1906an, 1915 eta 1918 bitartean eta 1944an. Txapelketa honetan garaipen gehien dituen txirrindularia Tom Steels da, laurekin (1997, 1998, 2002 eta 2004) eta bigarrena Rik Van Steenbergen da, hirurekin (1943, 1945 eta 1954).


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne