Beltxarga | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Anseriformes |
Familia | Anatidae |
Subfamilia | Anserinae |
Generoa | Cygnus Garsault, 1764
|
Sinonimoak | |
Cygnanser Kretzoi, 1957 |
Beltxargak Cygnus generoko hegaztiak dira, Anatidae familiaren barruan.[1] Beltxargen ahaide hurbilenak antzarak eta ahateak dira. Beltxargak antzarrekin biltzen dira Anserinae azpifamilian, non Cygnini leinua osatzen duten. Batzuetan, azpifamilia bereizitzat hartzen dira, Cygninae.
Sei beltxarga espezie daude gaur egun eta, gainera, bada Coscoroba coscoroba izeneko espezie bat, jada benetako beltxargatzat hartzen ez dena. Beltxargak bizitza osorako elkarrekin bizi ohi dira, nahiz eta batzuetan "dibortzioa" gertatzen den. Banaketa hau, batez ere, habia egiteko ezintasunaren ondoren eta bikotekide bat hiltzen denean ematen da. Geratzen den beltxarga beste batekin elkartuko da. Errunaldi bakoitzeko arrautza kopurua hiru eta zortzi artekoa da.[2]