Ben Alexander O'Connor (Perth, 1995eko azaroaren 25a) txirrindulari australiarra da, profesionala Decathlon–AG2R La Mondiale taldean.
Bere palmaresean astebeteko Itzulietako etapa garaipen batzuk nabarmentzen badira ere, batez ere aipatzekaok dira hiru itzuli handietan lortutako etapa garaipen bana: 2020ko Italiako Giroan, 2021eko Frantziako Tourrean eta 2024ko Espainiako Vueltan.