Benedict Timothy Carlton Cumberbatch (Londres, 1976ko uztailaren 19a) ingeles aktore bat da. BBC kateak 2010ean emititutako Sherlock telesailan Sherlock Holmes pertsonaiaren papera antzeztu zuen. The Hobbit: An Unexpected Journey (2012) eta The Hobbit: The Battle of the Five Armies (2014) filmetan bere ahotsa bere bi antagonistei laga zien, Smaug herensugeari eta Nigromanteari. 2012 urtearen hasieran, Star Trek Into Darkness filmean berretsi da, non bilau papera antzeztuko duen.