Bentaberri Eraikitzen | ||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Geltokiak sarbideak izango ditu Bentaberri plaza eta Zarautz kalean. | ||||||||||||||||||||||
Kokapen mapa | ||||||||||||||||||||||
Lineak | ||||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||
Kokapena | ||||||||||||||||||||||
Helbidea | Zarautz hiribidea, 23; 20018 | |||||||||||||||||||||
Udalerria | Donostia, ![]() | |||||||||||||||||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||||||||||||||||
Gunea | 2. gunea | |||||||||||||||||||||
Irekiera | 2022 | |||||||||||||||||||||
Irisgarria | ![]() | |||||||||||||||||||||
Zerbitzuak | ![]() ![]() | |||||||||||||||||||||
Nasak | 2 | |||||||||||||||||||||
Trenbideak | 2 | |||||||||||||||||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | |||||||||||||||||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | |||||||||||||||||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||||||||||||||||
EuskoTren | E1 Bilbo-Atxuri - Donostia-Amara 1K Zumaia - Amara E2 Lasarte-Oria - Hendaia |
Bentaberri Euskotren Trena eragilearen E1, 1K eta E2 lineen barruan egongo den lurpeko geltokia da, Donostiako udalerriko Benta Berri auzoan kokatuko dena.
Donostiako pasantea martxan jartzearekin batera inauguratuko da, lanak 2017ko udazkenean hasi zirela eta 2022ko hasierarako amaituta egotea aurreikusten delarik,[1] eta Mugi sistemaren 2. tarifa-gunearen parte izango da.
Donostiako pasantea 4,2 kilometro luzedun trenbide saihesbide bat da, Lugarizko geltokian hasi eta Antigua auzotik igaroko dena, bertan Bentaberriko geltokia eraikiko delarik. Ondoren Mirakontxa gurutzatu eta Erdialdera helduko da, Kontxako geltokia gaineratuz. Handik Amarara helduko da, Easoko lurpeko geltoki berriak gaur egungo Amara-Donostia geltokia ordeztuko duelarik. Lurpeko geltoki berri hau eta gero trenbide zaharrari lotuko zaio, Anoetako geltokirantz.
Geltokiak bi trenbide eta bi alboko nasa izango ditu, eta nasa aldaketa trenbideen gaineko bestibulutik egingo da.