Beothuk herria Kanadako Ternua uharteko jatorrizko amerindiar tribu bat izan zen. Euren hizkuntza, beothuk hizkuntza, oraindik sailkatzeke dago. Batzuek isolatutzat jo zuten, beste batzuk aldiz, algonkin hizkuntzekin lotu ohi zuten. Euren hizkuntzan beothuk hitzak "herria" esan nahi zuen.