Bereterretxen khantoria | |
---|---|
Mikel Laboaren musika-lana | |
Egilea(k) | Mikel Laboa |
Sorrera-urtea | XV. mendea |
Argitaratze-data | 1870 |
Aurkitzailea edo asmatzailea | Jean Jaurgain |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Tonoa | re minor |
Bereterretxen khantoria[1] zubererazko balada herrikoi bat da, Zuberoako herriak belaunaldiz belaunaldi egun arte kantatu duena.[2] Ahozko tradizioan mantendu da eta Jean Salaberrik jaso zuen idatziz lehen aldiz, Chants populaires du Pays Basque liburuan (1870).[3] Haatik, balada bera XV. mendekoa litzateke, eta adituek kantorean deskribatzen diren gertaerak 1434-1449 urteen artean kokatzen dituzte.
Mikel Laboak 1964an eginiko bertsioagatik egin zen ezaguna Zuberoatik kanpo. Abestia oso ezaguna da, 'Euskal abesti herrikoien' artean 3. bisitatuena izan da Wikipedian (2015-2023).[4]