Bernard Hinault (Yffiniac, Côtes-d'Armor, Frantzia, 1954ko azaroaren 14a - ) bretainiar txirrindulari ohia da. 1975 eta 1986 artean profesionala izan zen.
Historiako txirrindulari hoberenetako bat izan da. Frantziako Tourra bost aldiz irabazi zuen (1978, 1979, 1981, 1982 eta 1985), Giroa hirutan (1980, 1982, 1985) eta Vuelta bitan (1978, 1983). 1980an Munduko Txirrindularitza Txapelketan nagusitu zen. "Le Blaireau" edo "Ar broc'h" ("Azkonarra") eta "Kaimana" ezizenak eman zitzaizkion bere izaera setatsu eta oldarkorragatik. Ez zuen inoiz positibo eman dopinaren aurkako kontrol batean.