Berunezko urteak | |
---|---|
Mota | garai historikoa proxy war (en) Biolentzia politiko desordena zibil |
Honen izena darama | Die bleierne Zeit |
Honen parte da | Italiako historia, Gerra Hotza eta terrorism in Italy (en) |
Denbora-tarte | 1969ko abenduaren 12a - 1982 |
Data | 1970(e)ko hamarkada |
Kokaleku | Italia |
Herrialdea | Italia |
Pertsona hilak | 428 |
Berunezko urteak (italieraz Anni di piombo) Italian 1970eko hamarkadan terrorismo ekintza ugari gertatu ziren garaiari esaten zaio. Izan ere, garai horretako egoera politiko-instituzional kaotikoak (gobernuek oso gutxi irauten zuten) gizartean haserrea piztu eta jendea borrokan hastea eragin zuen, kaleko borrokaren bidez lehenengo eta armen bidez geroago. Borroka armatuaren ideia talde antolatuetan sortu zen antolamendu instituzionala eta politikoa aldatuko zituzten oinarriak ezartzeko.
Urte horietan komunikabideek ezker eta eskuin muturreko taldeen indarkeriazko ekintzak esamoldea erabiltzen zuten garai hartako gertakariez ari zirenean. Egun darabilgun terminoa geroago hasi zen erabiltzen, Margarethe Von Trottaren 1981eko Anni di piombo filmaren izenburutik hartuta.