Beryl urakana | |
---|---|
5. kategoriako urakan () | |
Mota | urakan |
Honen parte da | 2024 Atlantic hurricane season (en) ![]() |
Denbora-tarte | 2024ko ekainaren 28a - 2024ko uztailaren 9a |
Kokaleku | Ozeano Atlantikoa Karibea Mexikoko golkoa Ameriketako Estatu Batuak Yucatán penintsula Southern Ontario (en) ![]() Quebec Itsas Probintziak |
Herrialdea | Jamaika, Mexiko, Kaiman uharteak, Belize, Grenada, Saint Vincent eta Grenadinak, Barbados, Trinidad eta Tobago, Venezuela eta Ameriketako Estatu Batuak |
Mantendutako gehienezko haizea | 269 km/h (145 kn) |
Presio atmosferikorik baxuena | 934 hPa |
Beryl urakana 2024ko Atlantikoko urakan denboraldiko lehen urakana izan zen, eta bigarren izendun ekaitza. Inoiz erregistratutako 5. kategoriako Atlantikoko urakanik goiztiarrena izan zen. Ekainaren 28an sortu zen Cabo Verde urakan gisa, eta azkar hasi zen indartzen Atlantikoko ingurune tropikaletan pasa ahala. Uztailaren 1ean Carriacou uhartean lehorreratu zen, Grenadan, 4. mailako urakan gisa, eta kalte handiak eragin zituen. Karibe itsasoamn sartu zenean 5. mailako urakan izatera heldu zen, eta ondoren indarra galtzen hasi zen.
Grenadako Carriacou eta Petite Martinique uharteetan kalte katastrofikoak eragin zituen eta Saint Vincent eta Grenadinak uharteen hegoaldean. Venezuelan hamar pertsona hil zituen, eta hainbat desagerrarazi[1][2]. Uztailaren 4ean 22 hildako kontatu ziren, eta mila milioi dolarreko galerak kalkulatu ziren[3][4].