Beterriko Liburua Saria | |
---|---|
Mota | literatura sari |
Indarraldi | 1996 - |
Herrialdea | Espainia |
Beterriko Liburua izeneko literatur saria 1996an sortu zuen Manuel Larramendi Kultur Bazkunak, urteko libururik gogokoena aukeratzeko. Beste sarietan gertatzen ez den bezala, Beterriko Liburua Saria irakurleek aukeratzen dute. Hasiera batean Beterriko liburua aldizkariaren bitartez egiten zen bozkaketa, baina botoak oso sakabanatuak izaten ziren eta zaila suertatzen zen irabazle bat egotea. Horrexegatik, 2000n 111 Akademia sortzea erabaki zuten, eta gaur egun akademikoak dira liburu irabazlea aukeratzen dutenak. 2012. urtetik aurrera izenaz aldatu eta 111 akademia saria bilakatu zen.