Beterriko gipuzkera | |
---|---|
![]() Beterriko gipuzkeran mintzatzen diren udalerriak. | |
Euskalkia | Gipuzkera |
Hitz egiten den eremua | Tolosaldea eta Donostialdea |
Beste azpieuskalkiekiko lotura eremua | Tolosaldeko udalerriak: Abaltzisketa, Alegia, Altzo, Amezketa, Bedaio eta Orendain Oiartzualdea eta Bidaso Beherea |
Beterriko gipuzkera[1] gipuzkeraren azpieuskalki bat da, Gipuzkoako erdi-ekialdean eta ipar-ekialdean mintzatzen dena.
Beterri eskualdea Gipuzkoako behealdea da (Goierri eskualdeari kontrajarrita), baina zer eremu hartzen duen ez dago garbi: Beterri hitza nork erabiltzen duen, aldatu egiten da eremu hori. Euskal dialektologiaren ikuspegitik ere, hainbat erabilera izan ditu. Nagusiak, bi hauek:
Artikulu honetan, bigarren adiera horretan erabiliko dugu, azpieuskalki honetaz gaur egun dakigunaren arabera sailkapen egokiena delakoan.