Beverly Hills Cop II (euskaraz Beverly Hillseko Polizia II) 1987ko Tony Scott estatubatuar zinema zuzendariaren akziozko komedia filma bat da. Eddie Murphy, Judge Reinhold, Jürgen Prochnow, Ronny Cox, John Ashton, Brigitte Nielsen, Allen Garfield, Dean Stockwell, Gil Hill, Gilbert Gottfried, Paul Reise, Hugh Hefner eta Tom Bower aktoreek antzeztu zuten.
1984ko Beverly Hills Cop filma arrakastatsuaren jarraipena da, era berean, 1994an Beverly Hills Cop III izeneko jarraipena izan zuen. Hiruak ere Los Angeles hirira lekualdatua izan den Detroit hiriko Axel Foley (Eddie Murphy) detektibe lotsagabearen ikerketa eta gorabeheretan oinarrituak.
Aski ezaguna den doinua eta Beverly Hills Cop film saileko ikurra den "Shakedown" Bob Segerren abestiari esker Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria eta Abesti onenaren Urrezko globo Sariaren izendapenak jaso zituen.