Izen osoa | Biarritz Olympique Pays Basque B.O.P.B. | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hiria | Biarritz Lapurdi EH | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Sorrera | 1913ko Apirilaren 26a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Kirol zelaia | Aguilera zelaia (Edukiera: 14.000 leku) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Jean-Baptiste Aldigé | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Matthew Clarkin | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Rugby Pro D2 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | 14.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.bo-pb.com | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Biarritz Olympique Pays Basque (B.O.P.B.) Biarritzeko (Lapurdi) errugbi kluba da. Aguilera zelaian jokatzen du. Frantziako errugbi txapelketa bost aldiz irabazi eta Europako txapeldun orde birritan izan da. Europa mailako norgehiagokak azken urteotan Donostiako Anoeta estadioan jokatu ohi ditu.
Ipar Euskal Herriko errugbi derbian Aviron Bayonnais taldearekin lehiatu ohi da. Serge Blanco klubaren jokalari ezagunenetarikoa izan da, 93 aldiz Frantziako selekzioarekin jokatu zuena.